2016/04/11

EUSKARAREN ERABILERA

Kurtso hasieran gure artean erdaraz hitz egiten genuen. Gero, apurka-apurka ohitura aldatzen joan gara. Tartean Euskara eguna ere izan dugu eta bertan parte hartu dugu eskolan antolatu diren ekimenetan.

Gauzak horrela, andereñoak proposamen bat egin zigun: euskaraz gure artean hitz egiteko eta egiten bagenuen ZABALTZEk saria emango zigula. Zabaltze eskolako neska euskaldun eta arrantzalea dugu. Bere txalupa, kantu eta umorearekin euskaraz bizi, ikasi eta gozatzera gonbidatzen gaituena ikasturtez ikasturte. Guk, beraz, proposamena onartu genuen eta euskaraz hitz egiteari ekin genion.

Batzuetan erdaraz hitz egiten dugu, baina konturatzen garenean edo gutariko norbaitek atentzioa deitzen digunean, berehala aldatzen dugu erregistroa eta egunero bezala euskaraz hitz egiteari ekiten dugu.

Orain, euskara gure artean gehiago erabiltzen dugu. Eskolan sartzen garenean agurtzeko, ikasgelan lanak egiteko, galdetzeko, irakaslearengana zuzentzeko, elkarrekin jolasteko... 

Cristina,Iker E eta Iker P









iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina